GURE KONPROMISOAK

KONPROMISOA
GURE BEZEROEKIN
FUNSANen oso argi dugu gure bezeroen alde eta gure bezeroentzat lan egiten dugula. Haiek dira gure norabidea markatzen dutenak, eta gure erronka da betiere haien ondoan egotea, haien premiei aurrea hartuz, hobekuntzak gaineratuz eta bultzada berri bat emango dieten soluzioak eskaintzeko inbertsioak eginez.
KONPROMISOA KALITATEAREKIN
ETA ENTREGA-EPEEN FIDAGARRITASUNAREKIN
Gure sektorea hain zorrotza izanik, 60 urtetik gora lehiakortasunari eusteko modu bakarra kalitatearen eta entrega-epeak betetzearen aldeko apustu irmoa egitea izan da, FUNSANen oso argi izan dugu hori hasiera-hasieratik, eta horregatik, 1992an, ISO 9001 ziurtagiria lortu genuen. Gure kalitate-adierazleek horixe ematen dute aditzera, gure errefus-tasa produkzioaren % 0,5 baino gutxiago izatera mugatzeraino.
KONPROMISOA
PERTSONEKIN
Giza talde prestatu, profesional eta eredugarri baten eskutik soilik egin daiteke aurrera, gure enpresak jokatzen duen punta-puntako merkatu hain zorrotzekiko lehian. Ondo dakigu pertsonak direla gure aktibo nagusia, eta merkatuan lehiakor izaten jarraitzeko gure armarik onena.
KONPROMISOA
SEGURTASUNAREKIN
FUNSANen lehentasuna pertsonen segurtasuna da, eta horren erakusgarri da ISO 45001 ziurtagiria (Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema) lortzeko egin dugun lana, ofizialki ziurtatuko duena gure helburu nagusia zein den: pertsonak lanean segurtasun-baldintza ezin hobeetan aritzea.
KONPROMISOA
INGURUMENAREKIN
FUNSANen epe luzerako proiektu baten antzera ulertzen dugu enpresa, ingurunea eta ingurumena zaindu gabe eta jasangarritasunez jokatu gabe bideraezina litzatekeena. Horregatik, 2002az geroztik ISO 14001 ziurtagiriaren jabe gara, eta 2018an ISO 50001 lortu dugu (Energia-kudeaketa efiziente eta jasangarria egiteko sistema).
KONPROMISOA
KOMUNITATEAREKIN
Durangoko bihotzean gaude gure enpresa sortu zenez geroztik. Eskualdeko pertsona askok lotura berezia izan dute eta dute gure enpresarekin. Horregatik, gure komunitatearekiko lotura eta konpromisoa erabatekoa da, eta komunitateari betidanik eman digun guztia itzultzen ahalegintzen gara. FUNSAN Durango gabe edo Durango FUNSAN gabe ezin daitekeelako ulertu.